KRONIKA: “Sormenaren gozamena eta tentsio probokatzaileenak”

Eutokia eta Pinkgorillas taldeak elkarrekin garatutako Happycities proiektuko kronika:

“Sormenaren gozamena eta tentsio probokatzaileenak”

2012ko Martxoak 10ean, Eutokian www.eutokia.org eta Zawpen www.zawpbilbao.com

Ikertzeko interesa sormena eta hau garatzeko praktika ezberdinak erdixka bizitzearen sentipenetik datorkigu. Gure gogoetak gehiegizko informazioak sormen bideak eta pertsonen arteko komunikazioa estandarizatzera daramala pentsatzera garamatza. Honako hontan, intentzioak, sekretuak, frustrazioak edo nahietan gelditu nahi zian dugu, inspirazioa eta sormen tentsioak biltzen diren tokiez gozatzeko.

Gure benetazko interesa berezko ekintzen esanahia ulertzean datza, eta honek gure interakzioak kanpotiko kaosaren bidez ez bideratzea eskatzen du, gure bizi prozesuenganako errespetoa eta aberasgarriak diren egoerak eraginez. Horrela, espresatzeko lotsa galdu eta intentsitatez beteriko sormen bideak eraiki nahi ditugu.

Prozesuko erritmo bideak eta estimuloak Santi Sensok www.santisenso.com eta Ixiar Garciak www.wearepinkgorillas.com bideratuak izan dira eta laborategiko eferbeszentzia partehartzaile eta bideratzaileen artean sortu zen.

Goizeko 11etarako parte-hartzaile ugari heldu ziren Eutokiaraino. Ixiar eta Santi zai zeuden azken honek soilik ezagutzen zuen bidai sentsorialari hasera emateko. Santi inmersio salan zai zegoen bitartean Ixiarrek parte-hartzaileei paper batean momentuan zer sentitzen zuten idazteko eskatu zien, banan-bana Santi aurkitzen zen salan sartuz gindoazen bitartean. Santi zai zegoen, laborategiari sarrera probokatzaile bat emateko. Barruan geroz eta jende gehiago biltzen ari zen bitartean, kanpoan zai geudenek lehen tentsio probokatzaileak bizitzen hasi ginen. Beldurra, duda, konfiantza…

Behin barruan, bakoitzak bere lehen tentsioak bizi ondoren, denon artean sortutako esperientzia bakarra sortzeko aukera izan genuen. Bidaia bat, begiak itxirik, soinuak, kontaktua, usainak eta irla baten inguruko narrazio bat, pirata bat eta pertsonai ezezagunekin sortutakoa. Inprobisatuz, inmersio salara sartzen zen guztiekin interakzio bat sortzen zen, zuzeneko gidoi bat sortuz.

Entzumen bidaia hasi genuen. Ixiar eta Santik laborategiaren helburuak azaldu eta jarraituko genuen bidea erakutsi ziguten, denok sormen prozesuaren parte izan gintezen. Bidaiaren zergatiak azaldu ondoren sormenaren aurrean azaldu behar den nortasunaren garantzia azpimarratzen zen eta gure barne kaosa kanpo kaosaren harremanean bideratzeko; nere ohiturak, nere gabeziak, nere indarrak, nere nahiak…

Santi eta Ixiarren arteko gatazka sormen prozesuan gure tentsioak esperimentatzeko aitzakia izan ziren. Gure gaitasunak eta ingurko egoera eta esperientzien indarra. Aurkezten zaigun informazioa eta honen interpretazioaren arabera.

Gatazka Ixi eta Santiren arteko proposamenen aurkezpenean sortu zen, bakoitzak sortzen zuen eraginean oinarrituz. Gatazka hau aurreko egunean hasi zen, Ixiar eta Santik laborategiak jarraituko zuen bidea ez elkar-ezagutzea erabaki zutenetik. Horrela taldeari laborategiko bidea sortzeko aukera zabaldu zioten.

Santi eta Ixiren arteko gatazka laborategiko parte-hartzaile guztietara zabaldu zen. Gatazkak denon arteko elkarrizketa bat sortu zuen. Denon artean, sormen prozesuak eragina izan zezan zer eta nola egin erabaki genuen, inspirazioz beteriko espazio ezezagun eta deserosoak esploratuz.

Laborategia pertsona bakoitzak parte-hartuko zuen ala ez erabaki zuenean hasi zen. Gonbidapenak sentipenak eragin zituen pertsona bakoitzean: berpizten diren nahiak, sormenaren gozamenaren inguruko gogoetak, tentsio probokatzaileak…

 Zentzumen bidaia komentatu ondoren gure lehen gogoetak eta ikerketak antolatu genituan:

  • Nola trasladatu nere bizipen pertsonalak profesionaletara.

  • Ze mailatakoa da nere sormen intentsitatea eta nola mantendu tonu egokia.

  • Nola igaro ditzaket sormenrako intentsitate egokia lortzen uzten ez didaten mugak.

  • Nola ikertu eta neurtu dezaket nere sormenerako gaitasun maila.

Zentzumen bidaian edukitako sentipenak komentatu genituen. Ezinegona, isiltasuna, beste pertsonenganako ardura…sentipen guzti hauek bi planotan kokatzera behartu gintuen. Konszientzia eta superkonszientziatik sortzen dugu ala inkonszientziak gidatzen gaitu?

Azkenean hiru jarrera bereiztu genituan: konszientzia, inkonszientzia eta bien arteko espazio bat, Alere ez dira egoera finkoak, egoera berezien eraginaren baitan daude.

Gure egoera eta gaitasuna ikertzeko emozio ezberdinen espresioa lantzen saiatu ginen. Sormenaren momentuko esparruan kokatzeko aitzakia izan zen, beldurra, nahiak, edo blokeoen aurrean nola erantzuten dugun ohartuz. Pertsonen arteko elkarrizketa isila, emozio bat plazaratu eta besteak hau jaso eta beste batekin erantzunez. Horrela gure gorputzak dituen mugak eta ahalmena ezagutu genituen; gureak eta gainontzeko pertsonenak. Gaitasun berriak garatzeko ahalmena ere ezagutu genuen, sormena aberasten duten egoerak plazaratu eta hauek dituzten mugak hautsiaz.

Gure erreakzioak, blokeoak, espresioak ikertu genituen, gure benetako ahalmenaren berri ematen diguten arrastoak ezagutuz. Esperientzia honen ondoren gure sormen energia askatzeko ariketak egin genituen, honekin gure sormenean gorputzak duen garrantzia aldarrikatuz. Badirudi gure sormena buruan bakarrik kokatzen dela eta ez da egia, gure gorputza sormen bidean eta espresioan oso garrantzitsua da.

Momentuan eta pertsonan atentzioa jartzeko garaia iritsi zen eta laborategiak gure burua ezagutzera eman, indartu, sentitu eta gozatzeko ariketa bat proposatu zuen. Berriro begiak itxi eta itsasertzeko arroka bilakatu ginen, besteek ur gisa gure gorputzaren inguran bidaiatzen zutelarik.

Abesti batek ondorengo ariketa eragin zuen. Musikak gure gorputza hartu eta sormena gorputzean zabaltzen utzi genuen, sormenerako baliabide berriak garatuz. Bazkaltzeko garaian esperimentatzeko aukera aprobetsatu genuen, pertsona bakoitzak nahi zuena aukeratu eta denen artean partekatuz.

Arratsaldea, goizean bizitakoa partekatzeko garaia izan zen, gure sormena eta sorkuntzak hobetuko dituen inspirazioa eta ikerketaren ingurko gogoetak plazaratuz.

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s